Shibari

'Shibari'

Argitalpena: Egilea editore.

2022ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Garai zailak izan diren hauetan, badira sormen sena eten ez eta proiektu berriak eratzera ausartu direnak ere. Hori da Shibari hirukotearen kasua, beste talde batzuetan ere aritzen diren arren, egitasmo berria sortu eta lehen lan laburra argitaratu baitute urte hasieran. Etiketa zehatzen zaleak ez direla badiote ere, esan daiteke hardcore eta rock doinuen aldaera ezberdinak jorratzen dituztela, eta askoren gurasoek eta aitona-amonek zarata gisa izendatuko luketen lau abestiz osatu dute lana. Doinu pisutsuak, azkarrekin eta melodikoagoekin tartekatzen dira, eta orroak dira nagusi ahotsetan, hitzetan islatzen den iluntasunarekin bat etorriz. Estreinakoa da, baina indarrez betea, inor epel uzten ez duten horietakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.