Wolfmanhattanproject
'Summer Forever And Ever'
Diskoetxea: In The Red.
Mick Collins (Gories, Dirtbombs), Kid Congo Powers (Gun Club, Cramps) eta Bob Bert (Pussy Galore, Sonic Youth) musikariek osatutako egitasmoaren bigarren lan luzea da In The Red zigilu entzutetsuak plazaratu duen hau. Aurrekoa baino lan askotarikoagoa da. Horrekin batera, taldea finago ari da, hiru elementuen arteko dinamika irmotu egin baita. Garage-rocka da ardatz, baina ikuspegi arty-arekin: «Denok dauzkagu liburutegiko txartelak eta irakurri egiten dugu. Denetariko gauzak entzuten ditugu. Gurea garage-rocka da, eta garage-rock zale ona izateko beste gauza asko ezagutu behar dituzu, edo bestela nostalgia besterik ez zara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu