Tommy Ashby

'Lamplighter (Deluxe)'

Diskoetxea: Dance To The Radio.

Andoni Tolosa.
2023ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tommy Ashby eskoziar kantautorearen lan berria, Lamplighter (Deluxe), aurretik kaleratutako bigarren lan luzearen bertsio osatua da. Belarria ozeanoaren bestaldean jarria duten kantari horietako bat da Ashby, baina, AEBetako folkari begira jarritako belarriarekin batera, badu pop eskoziar elegante eta geldoenari begira jarritako beste bat. Horrela lortzen du folk-pop dotorez betetako lan bat, eder eta hauskor samarra, nahiz eta, une batzuetan, ilauntasun hori ukitu errodunekin hautsi. Eta, noski, nahasketari ez zaio epika puntutxoa falta. Emaitza? Lan gozoa eta sutondoan entzuteko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.