Lepora

'Zulotik'

Diskoetxea: Bonberenea Ekintzak.

2023ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Zuzenean lepora: ez dago talde honentzako izen hoberik. Hala ere, artefaktu hau sailkatzea zaila da inondik ere. Aurreko lana (Lepora, 2020) bezain bizarroa dela argi daukagun arren, sei kantuko lan berri hau oraindik eta oldarkorragoa eta zoroagoa da. Ez dago inor eta Kutxatan bezalako tramankuluen erritmoa erogarria eta bitxia da zentzu guztietan. Erasoaldiak tregoa gutxi eskaintzen du Zulotik, Hegaldia eta Ezin menderatu bezalako bortxakeriak direla eta, zeinetan erritmo zoro, gordin eta erasotzaileek benetan produktu eraginkor eta originala lortzen baituten. Aterako diren kantua, bere basikotasun eraginkorra eta ahotsaren basakeria direla eta, onenen artean sartu behar dugu. Horregatik guztiagatik, baliteke talde hau zuzenean ikustea urteko esperientziarik bortitzenetakoa izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.