Musika. Raitx

'Abereek erantzungo balute'

Diskoetxea: Balio dute.

2020ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Udaberriko uztaren parte izan dugu Raitxen estreinako diskoa, baina, hilabete batzuk beranduago bada ere, aipamena merezi duten horietakoa da. Bakarkako proiektuan baina lagunez inguratuta abenturatu zen Rakel Arenaza, eta, emaitza ikusita, argi esan daiteke ez dela alferrikako lana izan eurena, amankomuneko proiektua izatera iritsi baitira, talde izaera sendoa agertuz. Elektronikaz, rockez eta folkez bustitako pop ilun eta intimista ekarri digute Abereek erantzungo balute lanean, berebiziko garrantzia duten hitzei musika jarriz sortuan. Hipnotizatzen zaituzten kantak goxatzen eta sutzen zaituztenekin nahasten dira barreneraino iristen den sei abestitako disko honetan. Itxi begiak eta gozatu musikaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.