Musika. La Excavadora

'La Excavadora'

Diskoetxa: Mauka.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Así que yo mismo arranqué la excavadora». Agurainen izan zen, punk-rockaren lursail batean. La Polla eta Gatillazo taldeetako bi beteranok jarri zuten martxan La Excavadora. Hau da, Txiki eta Angelillo gitarristek. Gasolinaz, berriz, Buton baxua (Gatillazo) eta Mikel (Vicepresidentes) bateria arduratzen dira. Eta zein da makinaren gidaria? Pela abeslaria (Obligaciones, Sumision City Blues). Lurrak harrotzeko ohiko teknikak erabili dituzte estreinakoan, eta mezuak gizartearen argazki dekadenteak dira: etorkizun eza, errautsak, askotariko gezurrak eta animaliak, besteak beste. Kaleko rocka da kalea bizi eta zapaltzen dutenentzat. Mugimenduan jarri duten hondeatzaileak ez du balaztarik, eta ez dirudi erabiliko dutenik. Kontuz parean agertzen badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.