Musika. Ibil bedi

'Beltxarga beltza'

Diskoetxea: Egilea editore

2021eko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Bigarren lana argitaratzeaz bat, Euskal Herri osoan barrena zabaltzen hasi da Ibil Bedi taldearen izena, eta, nola ez, musika. Nafarren Beltxarga beltza honetan pop doinuz bustitako 11 abesti aurki daitezke, hiru ahotsen arteko jolasean, taldeetan aurkitzera ohituta gauden gitarraz, baxuaz eta bateriaz gain, biolin, piano eta saxofoiarekin edertuta. Inolako apaindura berezirik gabe, soinu ezberdin eta esperimentalen bila joan gabe, sinpleki jakin dute edertasuna bere horretan azaltzen. Askotan aipatzen ditugu digeritzea kosta egiten diren lanak; bada, hau, hasiera-hasieratik goxo irentsi eta konturatu orduko barruraino sartzen zaizun horietakoa da, entzunerraza eta, era berean, barrena betetzen dizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.