The Dead Daisies

'Radiance'

Diskoetxea: SPV.

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Sydneyn 2012an sortu zen talde honetatik hogei bat musikari pasatu dira gutxienez, ia denak hard rock unibertsoko izar handiak (John Corabi, Slash, Dizzy Reed, Marco Mendoza, John Tempesta...), baina Glenn Hughesen sarrerarekin laukotea egonkortzeaz gain, hard rock melodikoa zein groove markatuagoa nagusitzen hasi da azken bi diskoetan. Haren ahotsak eta baxu inguratzaileak soul egituretan sakondu duten arren, kantuek ez dute gogortasun zipitzik ere galdu. Radiance moduko piezek kalitatezko rock unibertsala bermatzen dute, baina Courageous-en zitalkeriarekin eta Cascade-ren blues eta Purple izpirituarekin goia jotzen dute. Deep Purpleren Mark III. aren eta orokorrean rock gogorraren jarraitzaileak aise asebeteko ditu lan honek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.