Metallica

'72 Seasons

Diskoetxea: Blackened Recordings.

2023ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Zazpi urteko itxaronaldia honetarako... Zer esan? Bada, diskoa berriz ere luzeegia egin zaigula (77 minutu!) eta iraganeko dirdiraren lagin bat bakarrik erakusten duela. 72 Seasons kantuarekin, gogotsu hasi, eta bizitasunez ekiten diote. Shadows Follow beraien nortasunaren adierazlea da, estilo propioaren erakustaldi bat, gitarra solo polit bat ere badaukana. Screaming Suicide eta You Must Burn!-en jostagarritasunak eta nolabaiteko gordintasunak konkistatu gaitu, baita Lux Aeterna singlearen energiak ere. Hortik aurrera, gainbehera: Crown of Barbed Wire (graziarik gabeko txantxa), Chasing Light (gatzik gabeko krispetak), If Darkness Had A Song (sasi-thrasha) Too Far Gone? (saiakera antzua) edota Inamorata (hamaika minutuko tostoia). Eskerrak Room of Mirrors hondamen honen erreskatera etortzen den. 10/6.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.