Hautatu dituzte PSOEren urriko kongresuko kideak

2021eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PSE-EEk azaroaren 20an eta 21ean du kongresua, eta PSNk, urriaren 23an. Haatik, aurretik, PSOEk kongresua egingo du urriaren 15etik 17ra bitartean, Valentzian. Horri begira, Hegoaldeko sozialistek hautatuak dituzte hara joango diren ordezkariak.

PSE-EEren kasuan, Idoia Mendia egungo idazkari nagusia eta hiru lurraldetako idazkariak izango dira ordezkaritza buruak: Mikel Torres, Eneko Andueza eta Cristina Gonzalez. Bizkaiak 18 ordezkari izango ditu denera; Gipuzkoak, zortzi; eta Arabak, lau. Nafarroatik, berriz, PSNk bederatzi ordezkari bidaliko ditu, Maria Txibite buru duela. PSNk berretsi du hurrengo idazkari nagusia izango dela Txibite, hautagai bakarra baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.