Irungo Udalak biltzar batean gazteleraz egitera behartu duela salatu dute

xabier martin
2023ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak azaldu dute Irungo Udalak Memoria Demokratikoari buruzko biltzar bat egin zuela, otsailaren 28tik martxoaren 2ra, eta han izan zirela Irungo alkatea, Memoria Historikoko Espainiako estatu idazkaria eta Espainiako GobernuarenEAEko ordezkaria ere, besteak beste. Bada, hiru egun horietan,hitzaldi publikoetan «euskarak ez zuen inolako presentziarik izan», Kepa Ordoki elkarteak salatu duenez.

Horrez gain, martxoaren 2ko egitarauaren barruan, hitzaldietako bat Kepa Ordoki elkartearena zen, «eta taldeko kideek mota horretako jardunaldietan euskara eta gaztelania erabiltzen dituzten arren», Irungo Udalak soilik gaztelaniaz aritzera behartu ei zituen, «arrazoi politikoengatik».

Bidasoko memoria historikorako taldeak esplikatu du «ohiko duen moduari eustea» erabaki zuela martxoaren 2ko hitzaldian, eta euskaraz eta gaztelaniaz egin zuela mintzaldia.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak «oso larritzat» jo du jardunaldi horietan gertatutakoa. «Herritarren oinarrizko eskubideen kontrakoa da erakunde publikoek horrela mugatzea edo debekatzea herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea, eta, gainera, ez zen kontuan hartu jardunaldi horietan jorratu zen errepresio frankistak euskararen eta euskal hiztunen aurka egindako guztia».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.