Jaurlaritzak enkantea amaitu arte itxarongo du ITPn esku hartzeko

Iker Aranburu.
2021eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak ITP-Aeroren erosketa prozesuan izan dezakeen parte hartzeari buruz zehaztapen batzuk egin ditu Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak, «oso zuzenak ez diren informazioak» zabaldu direlako. Haren esanetan, «ez da logikoa» erosle bat hobestea, mahai gainean aukera bat baino gehiago daudenean. Euskal aeronautika enpresaren jabea Rolls Royce da gaur egun, baina salgai jarri du.

Asteazkenean, Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak esan zuen Gasteizko gobernua «aztertzen» ari zela ITP-Aeron esku hartzea Aernnovaren balizko eskaintza bat laguntzeko. Atzo, berriz, «aukera bat baino gehiago» daudela azaldu zuen Tapiak, eta beste bi hautagai aipatu zituen: Sener eta Aciturri. «Jaurlaritza ez dago aukera baten edo beste baten alde edo aurka». Diskrezioa eskatu zuen, prozesua hasi berria delako.

Tapiak onartu zuen Jaurlaritzak «azter dezakeela» ITPn sartzea, baina aurretik jakin behar dela nork egiten duen eskaintzarik onena, eta hark gobernuaren baldintzak betetzen ote dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.