Asier Zabaleta. Ertzako zuzendaria

«Teknikaren erakustaldi huts bat bada, interes guztia galtzen du dantzak»

itziar ugarte irizar
2018ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Ertza konpainiak bere obra berria estreinatuko du larunbatean: Janeten titia. Viktoria Eugenia antzokian izango da, 20:00etan.

Bular baten irudia dago emanaldiaren oinarrian. Nolatan?

Normaltasunaz hitz egin nahi genuen, eta dantzarieiTote King rap kantariaren hitz batzuk etorri zitzaizkien burura: A veces las cosas normales hacen ruido... como la teta de Janet. Iruditu zitzaigun oso ondo laburtzen zuela esan nahi genuena: ekintza berbera zergatik onartzen den normaltzat testuinguru batzuetan eta zergatik den eskandalu besteetan.

Eta non jarri duzue fokua?

Itxurakerian, matxismoan, biolentzian, erlijioan, mugikorrarekiko dependentzian, zentsuran... Arlo horietan guztietan oso «normalak» ez diren gauza asko onartzera iritsi gara, eta alderantziz.

Jhana Beatek jarriko du musika.

Ahotsarekin egiten dituen soinuak unean bertan grabatuz osatzen ditu kantuak. Eta, gero, gainetik kantatu eta gitarra jotzen du. Sekulako energia du eszenan, eta haren presentzia oso garrantzitsua da obra honetan.

Lau dantzari oholtza gainean.

Jatorri ezberdinetatik datozen arren, lengoaia amankomun bat bilatu dugu. Gero, bakoitzak badu bere protagonismo unea.

Oro har, aitortzen zaio dantzari gaurko errealitatearen ertzez aritzeko funtzio hori?

Niretzat funtsezkoa da. Dantza lengoaia ezin hobea da emozioak transmititzeko, eta, beraz, gauza askotaz hitz egiteko. Teknikaren erakustaldi huts bat bada, bere interes guztia galtzen du dantzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.