Albistea entzun

Koronabirusa. EKONOMIA PENTSALDIAN

Sozioekologian bertakoak aditu, Baztanen ere

Aiora Zabala - Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea

2021eko maiatzak 15

Bilbon 35.000 lagunentzako auzo berri bat eraikitzeko proiektua aprobatu da. Turismorako bigarren etxeak izango dira gehienbat. Gasteizen, 25.000 lagunentzakoak; Iruñean, 20.000; Donostian, 18.000; Baionan, 5.000. Turismorako izanda, ur ugari erabil dezakete udan, batez ere, ura eskas dabilenean. Errenta altuagoko jendearentzat izanda, ondasunen kontsumo mailak batezbestekoa baino zabor gehiago sorraraziko duela espero da. Muga biofisikoetan presioa erabat handitzeaz gain, hiri hauetako hainbat jende ez dago proiektuokin ados.

Mugi fantasia mundutik lurrera, eta Baztanen populazioaren ehuneko hamarra inguru gehituko lukeen urbanizazioa eraikitzeko proiektua dagoela ikusi, ura gustuko duten golf eremua eta spa barne. Hirietakoen ikuspuntutik, eskalaren falazian eror daiteke, 230 etxe inguru eta 750 bat pertsona gehiago ez dela horrenbesterako —302 biztanleko herrian (Lekarozen)—. Mugi Txinara, non hazkundeak arrantzaleen herritxoak hamabi milioi biztanleko metropoli bihurtu dituen hamarkada gutxitan. Shenzhendar batek zer esango luke Euskal Herriko hainbat lur antolamendu garapen polemikori buruz? «Minutiae». Minutiae? Ba, horixe: proiektu honen proportzioaren esanahia bere eskala baino askoz ere gehiago da.

Orain dela hogei bat urte Levanten oporretarako etxe eta golf zelaien urbanizazioak popularrak ziren. Eguzkiak erakarrita, besteak beste, ideia ona zirudien batzuentzat, besteentzat zentzugabekeria, klima lehorra dela eta. Geroxeago, norbait konturatu zen golf zelaien eta igerilekudun etxeen egarria asetzeko ur nahikorik ez zegoela, eta ibai batetik bestera ura eramateko proiektutzarra asmatu zen: nekazaritza ureztatzeko aitzakiarekin eta ura penintsulako tokiren batean sobera balego bezala, tokian tokiko bioaniztasunaren sostengua ez balitz bezala. Erantzunez, Nueva cultura del agua deituriko mugimendua sortu zen. Orain Levanteko hainbat urbanizazio hutsik daude, saldu gabe, enkantean edota bisitaririk gabe, mamu hiriak bezala. Hauek bultzatu zituztenek irabazitako dirua errenta altuko norbanakoek gastatzen duten ondasun horietan xahutua izanen da dagoeneko seguruenik: irabazi pribatuak lurrundu, planetarekin bakean ez dagoen garapena geratu.

Ura ez dago sobran Euskal Herrian, Baztanen ere ez. Bailaran 2012 eta 2020.eko udaretan jasandako lehorteak dira horren lekuko. Bertan jakina omen da erortzen den ura bistatik aise desagertzen dela lur azpiko ubideetan. Primerako aukera espeleologoentzat agian, baina mendiak horiz koloreztatu direnean, ur horren falta sumatu izan da. Eta falta sumatuko da, aldaketa klimatikoak batek daki zer egiten duenean.

Bailarak giza ingurumen balio singularrak ditu, bertokoentzat eta bisitarientzat balio handikoak, eta eredutzat hartu ditzakegunak. Muga sozioekologikoak aintzat edukita, hauek errespetatuz bizitzeko bertan beste tokitan baino luzeagoa den bidea egina dago jada, adibidez zaborra murriztu eta birziklatzeko ahaleginetan, edota hurbileko kontsumoan. Kalitatezko turismo aunitz badago ere, bertokoek urtetan zehar zaindu eta edertutakoak bere kabuz erakarrita. Baztan marka eraiki dutenek dakite inor baino hobeki, hau nola iraunarazi, bertako ura, ingurumena eta herrien bixia ziurtatuz. Inguruko udalerrietan turismo jasangarritik hurbilago dauden beste ereduak eraiki dira ere, biztanleen onarpenarekin.

Aurreratzeko inolako garapenetan tokian tokikoen hitza aintzat hartzeak bide honen norabidean jarraitzea bermatuko luke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Azterketak euskaraz: Seaskaren helegitea Paueko Administrazio Auzitegian

Administrazio Auzitegiak heldu den astean erranen du Seaskako ikasleek azterketak euskaraz pasa ditzaketen ala ez

Ekhi Erremundegi Beloki

Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra ezarritako salaketa aztertu dute Pauen, presazko auzian. 2019an EEPk et hiruek izenpetutako hitzarmena ez betetzea leporatu dio ikastolen elkarteak

Plaka, kenduta, Donostiako Gaskonia plazan. ©Joseba Alvarez

Txillardegi omentzeko plaka kendu dute Donostiako Gaskonia plazatik

Berria

«Txillardegi Plaza» zioen plakak hiru urte zeramatzan hor, 2019an Txillardegi Liburutegia ekinaldiak jarri zuenetik.

Erakusketa bat Kaxilda liburu dendan, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Kaxildak salatu du «gertakari larriak» bizi dituztela asteburuan 'La Sapa de los Aperribay' liburuaren harira

Beñat Parra - Irutxuloko Hitza

Donostiako liburu dendak salatu duenez, Ibon Aperribai SAPAko burua han izan zen larunbatean «jarrera etorkor, amorratu eta probokatzailearekin».

Lesakako Udaleko webgunea da kalteturiko bat. Irudian, astelehenean, 17:00etan. ©BERRIA

Nafarroako 150 udalek pairaturiko zibererasoa konpontzeak «luze» jotzea litekeena dela esan dute

Edu Lartzanguren

ANIMSA udalen informatika enpresa publikoak «pazientzia» eskatu die kalteturiko udal eta tokiko erakundeei, eta herritarrei. Badira bost egun erasoak hainbat zerbitzua ematea galarazi ziela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...