Albistea entzun

Donostiako 66. Zinemaldia. Sail Ofiziala. KRITIKA

Borrokalari tematia

Gontzal Agote -

2018ko irailak 28

'Bao Bei Er / Baby'

Zuzendaria: Liu Jie. Aktoreak: Yang Mi, Guo Jingfei, Lee Hong-Chi, Wang Yanjun, Zhu Shaojun, Yan Surong. Herrialdea: Txina. Iraupena: 96 minutu.

Ia saihetsezina da pelikula txinatar garaikideetan estatuaren burokrazia astunarekin topo egitea, eta, alde horretatik, Bao bei er ez da salbuespena. Horiek horrela, ama lanak egin dituenarekin bizitzen segitzeko asmoa agertzea edo haur txiki baten bizitza salbatu nahi izatea borroka eremu bihurtuko dira. Are gehiago halako batean pertsona temati bat denean gauzak aldatzen saiatzen dena.

Azkenean, horixe baita filmak kontatzen duena, gazte baten nahia inguruan sumatzen dituen bidegabekeriei aurre egiteko. Ez diote balioko jasoko dituen azalpenek, ezta legeak dioenak ere; asmo onenarekin, bere eskura dagoen guztia aldatzen saiatuko da, berak pairatu duena beste batzuek pairatu behar izan ez dezaten.

Kontua da tema hori istorioaren motor bakar bihurtuko dela eta, egoerak errepikatzearen ondorioz, zertxobait astun bihurtuko direla protagonistaren adorea eta kemena. Heroi bakartiak sistema baten kontra eta ezinean, horixe da Bao bei er-ek eman nahi digun mezua, baina, intentzio onbera duen istorioa izateaz gain, pelikula ez da urrutirago ailegatuko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea

Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.