Albistea entzun

Tumore hematologikoetarako tratamendu eraginkorren bila

Cristina Egizabalen hitzaldia, atzo goizean, Donostiako Miramar jauregian.
Cristina Egizabalen hitzaldia, atzo goizean, Donostiako Miramar jauregian. GOTZON ARANBURU / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2022ko uztailak 19 - Donostia

Tumore hematologikoei erasateko erabiltzen diren immunoterapia motez jardun zuen atzo Cristina Egizabal Biocruces ikerguneko eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko ikerlariak, EHUk minbiziari buruz Donostian antolatutako udako ikastaro batean, eta ikerketagai duten tratamendu berri baten gaineko azalpenak eman zituen. Donazio bidez lortutako NK zelulei —zelula hiltzaile moduan ere ezagunak— CD-19 antigenoa sartu, eta, ondoren, zelula horiek pazienteari CAR-T tratamenduaren bidez ematean datza. Modu horretan, antigeno horiek tumoreari «eraso egingo» liokete, Egizabalek azaldu zuenez, orain arte horretarako erabili diren zelulek baino oldarkortasun handiagoz.

Izan ere, Egizabalek zehaztu zuen CAR-T tratamendua ez dela berria, eta 2012an hasi zirela erabiltzen. Hala ere, beste modu batera landu izan dute orain arte: tumore zelula duenari T linfozitoak erauzten zaizkio, odola aterata, eta, linfozito horietan CD-19 antigenoa sartzen da. Bost asteren buruan, linfozitoak atzera berriz gorputzean sartzen dira, tumore zelulari eraso diezaioten. Egizabalek, hala ere, azaldu zuen T linfozitoen ordez NK zelulak erabiltzeak abantailak izan ditzakeela; besteak beste, donazio bidez jaso daitezke, eta, beraz, terapia «eramangarriagoa» litzateke. Horrez gain, zehaztu zuen zelula horiek, aktibatu eta tumoreari erasan diezaioten, ez dutela bestelako zelularen baten beharrik, immunitate sisteman dauden beste hainbatek ez bezala. Hala ere, zelula mota horiek badute «eragozpen bat», Egizabalen esanetan: ez dira beste zenbait linfozito bezain azkar «ugaritzen».

Ikerlariak azaldu zuen NK zelulak zein organismotatik atera ditzaketen aztertzen ari direla, eraginkorrenak zein izan daitezkeen jakiteko, «biharko egunean hau guztia osasun sistemara eramateko». Batez ere helduen odoletik eta zilbor hestetik eratorri izan direla adierazi zuen. Horiek erabilita hainbat entsegu kliniko egin izan diren arren, garatuena AEBetako Houston hirian egindako bat dela azaldu zuen. 11 pazienteri eman zitzaien tratamendua, eta ikusi zuten ez duela «albo kalterik» sortzen, eta 11 horietatik zortziri lagundu ziela tumore zelulari erasaten. Hala ere, Egizabalek zehaztu zuen entsegu gehiago beharko direla.

Odol emaileen beharra

Tratamendua garatu ahal izateko, halaber, odol transfusioen beharra dagoela nabarmendu zuen, eta, alde horretatik, odola emateko deia egin zuen. Odol hori berak lan egiten duen Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan jasotzen dutela azaldu zuen, eta jasotako odolaren lagin bat erabili ahalko litzatekeela azaldutako tratamenduan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Migrante batzuk, Irungo Harrera Sarekoen azalpenak entzuten, atzo, herriko plazan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Zeharkaldirako sareak eraikiz

Jone Arruabarrena

Egunero heltzen dira etorkinak Irunera, Lapurdiko muga igarotzeko asmoz. Irungo Harrera Sareko kideek han egiten diete ongi etorria, eta bidaia ahalik eta modu seguruenean egiteko informazioa eskaintzen diete. Aurten, bi gazte hil dira muga Bidasoa ibaitik gurutzatu nahian.
 ©BERRIA

«Bidean sufritu eta gero, oso gogorra da itsasoan noraezean ibiltzea»

Lide Iraola

MSFren ontziak bederatzi egun egin zituen itsasoan, portu batean lehorreratzeko zain. Ostegunean porturatu ziren, eta, orain, migratzaileei emango zaien osasun arretak eta arta psikologikoak kezkatzen dute Font.
Lodosa Bizirik taldeko kideak, Lodosako kaleen izenak gazteleraz eta euskaraz jarri eta gero, plaka berriei eusten. ©BERRIA

Hutsune guztiak bete arte

Ane Etxandi

Euskara sustatzeko hainbat egitasmo gauzatzen ari dira Estellerriko Erriberan. Berriki, kale izenak ele bitan jarri dituzte, eta, orain, Porrusalda plataforma sortu berriaren bidez, euskarazko kultur jarduerak antolatu nahi dituzte.

Mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzea, atzo arratsaldean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Gasteizko jaietan jazotako eraso sexistak gaitzetsi ditu mugimendu feministak

Iñaut Matauko Rada

Sei ziztada, bi eraso homofobo eta ukituengatik hiru atxilotu egon dira jaietan. Autodefentsa feminista aldarrikatu dute erasoei aurre egiteko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.