Ez dago argi ekainaren 17an zein alderdiren esku geratuko den Gasteizko Udaleko aginte makila, baina, azken orduetan EAJk, PSE-EEk eta PPk egindako mugimenduei erreparatuta, urritzen ari dira Rocio Vitero EH Bilduren hautagaiak dituen aukerak. EAJk eta PSE-EEk instituzioetarako akordioa egitear dira, eta PPk erreparorik gabe esan du bat egingo duela haiekin, EH Bilduk alkatetza ez eskuratzeko.
Nolanahi ere, hauteskundeetako lehen indarra izanik, EH Bilduko alkategaiak akordio bat erdiesteko negoziazioei ekin die; atzo, Elkarrekin taldearekin batzartu zen. Bilera «sintonia onean» egin zutela azpimarratu zuten bi alderdiek. Viterok adierazi zuen «sintonia programatikoa eta politikoa» egon zela hala nola zaintzan, trantsizio energetikoan eta justizia sozialean, eta bi alderdiak prest agertu zirela zabaldutako «aukera historikoa» baliatzeko.
Elkarrekin koalizioak, bestalde, ezkerreko koalizio gobernu bat eratzeko eskaintza berretsi zion EH Bilduri, eta PSE-EEri eskatu zion «fitxa mugitzeko» eta argi adierazteko ezkerreko koalizio gobernu bat babesteko prest ote dagoen.
EH Bilduren eta EPren arteko lehen batzarra, «sintonia onean»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu