GAKOAK

Berria -

2019ko maiatzak 16
Honako hauek dira hurrengo lan eskaintza publikorako Osakidetzak hartuko dituen neurrien puntu nagusiak.

1. Epaimahaiak, zozketaz. Epaimahaiak osatuko dituzten kideak, idazkaria barne, zozketa bidez aukeratuko dituzte.

2. Konpromiso etikoa. Epaimahaiko kideek konpromiso etikoa sinatu beharko dute. Halaber, prestaketa saio bat jasoko dute, betebehar etikoak eta jokaera arauak argitzeko.

3. Kanpoko espezialistek prestatuta. Azterketa teorikoa eta praktikoa kanpoko espezialistek egingo dituzte.

4. Eduki osoa ezin jakin. Espezialista batek baino gehiagok prestatuko dute azterketa, inork ez dezan probaren eduki osoa ezagutu.

5. HAEE zaintzaile. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak gidatuko du azterketak prestatzeko prozesua.

6. Azterketa guztiak, test modukoak. Azterketa teorikoa eta praktikoa test modukoak izango dira.

7. Azken azterketa eredua, ausaz. Zortzi azterketa eredu baino gehiago egongo dira, bost aukeratzeko. Azterketaren aurretik zozkatuko da zein erabiliko den.

8. Azterketa psikometrikoa. Emaitzak ezagutu eta berehala, Osakidetzak azterketa psikometrikoa egingo du, ezohiko daturik ote dagoen argitzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna