Igerategi preso ohia suhiltzaile lanera itzultzea erabaki du epaitegiak

Erredakzioa
Donostia
2019ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Iñaki Igerategi euskal preso ohia suhiltzaile lanera itzuli ahalko da, epaile batek hala erabakita. Iazko otsailean atera zen espetxetik, sei urteko kartzela eta inhabilitazio zigorra bete ostean, eta suhiltzaile lanpostura itzultzea galdegin zuen, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak «ukatu egin zion eskubide hori, eta kalera bidali zuen», LAB sindikatuaren arabera. Administrazioarekiko auzien epaitegi batek arrazoia eman dio orain Igerategiri: bere lanpostura itzuli behar duela ebatzi du.

LABek jakinarazi duenez, epaileak hainbat arau hartu ditu kontuan —besteak beste, langile publikoei buruzko Espainiako eta EAEko legeak eta Espainiako Zigor Kodea—, baita Espainiako Auzitegi Nazionalak Igerategiren aurka emandako epaia ere. Hala, ondorioztatu du inhabilitazioa ezin dela aplikatu lanpostu horretan, eta, gainera, ez dagokiola diputazioari hori zehaztea.

Pozik agertu da LAB: «Espero genuen epaileak langileari bere eskubidea itzultzea, aldundiak ukatu diona». Ebazpena «argia» dela argudiatuta, sindikatuak aldundiari eskatu dio epaitegien bidea eteteko, hau da, helegiterik ez aurkezteko, eta Igerategi bere postuan jartzeko ahalik eta azkarrena. Era berean, jarrera politikoa aldatzea ere galdegin die diputazioko arduradunei: «EAJren erabakia politikoa zen, ez juridikoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.