Irudia. Brusela

Puigdemontek EBri eskatu dio Espainia zigortzeko

ANA BELINCHON / EFE.
2019ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuak oinarrizko eskubideak urratu dituela argudiatuta, EB Europako Batasunak hura zigortu ahal izateko prozesua abiatu du Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuak. Errepublikaren Kontseiluak eta ANC Biltzar Nazional Katalanak bultzatuta, Ekinbide Herritar Europarra aurkeztu zuen atzo Europako Batzordean, Bruselan. Batzordeak bi hilabeteko epea du ekinbidea tramiterako onartzen duen ala ez erabakitzeko. Onartzen baldin badu, Puigdemontek-eta urtebeteko epea edukiko dute klubeko zazpi estatutan milioi bat sinadura biltzeko. Lortuz gero, batzordeak aurrera egin ala ez erabakiko du. Goiko argazkian, Puigdemont, atzo, Quim Torrarekin eta Clara Ponsatirekin, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.