Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Elon Musk eta Twitter

Hibai Arbide -

2022ko azaroak 20

Elon Muskek gehien gorrotatzen dudan guztia gorpuzten du. Ez naiz ahaleginduko gizon hori zer den deskribatzen, bere langile batek maisuki egin baitzuen duela hiru egun. Flipatu honen aginduak ez betetzeko, Twitterreko milaka langile lanetik desertatzen ari ziren bitartean, horietako batek ondorengo deskribapen hau proiektatu zuen San Frantziskoko enpresaren bulego eraikinean: Elon Musk: toperaino pribilegiatua, megalomanoa, aberats arbuiagarria, haurtxo kaudimengabea, parasito gorena, ale harroputza, apartheidaren onuraduna, diktadoreen ipurgarbitzailea, legerik gabeko oligarka, kolonizatzaile zalantzatia, pilatzaile ankerra, espazioko Karen, erdipurdiko gizon heldugabea, arrazista zitala.

Jonki bati galdetzen badiozu zer gustatzen zaion heroinatik ziur aski esango dizu erlaxatu egiten duela, txute bat sartzen duenean sekulako plazera sentitzen duela, beste ezerekin lortzen ez duena, dosi baten ondorengo uneak probatu dutenek bakarrik uler dezaketen zerbait direla. Eta, ziur aski, egia da. Baina jonki batek ez du zaldi ziztrina horregatik sartzen, haren mende dagoelako egiten du. Niri gauza bera gertatzen zait Twitterrekin. Sare sozialetan zenbat jende interesgarri ezagutu dudan azal dezaket, nire lanerako zein garrantzitsuak diren adieraz dezaket, militatu dudan mugimendu sozialetarako funtsezkoak izan direla adieraz dezaket. Baina, egia esan, ez ditut horregatik erabiltzen. Erabiltzen jarraitzen ditut mendekotasuna dudalako.

Aste honetan, Twitter desagertzeko zorian egon da konpainiak erosi duen despotaren kapritxoengatik. Muskek, askotan bezala, enpresa bateko akzioak erosiz espekulatu nahi izan zuen. Iragarri zuen erosi egin nahi zuela, akzioen balioa igo zedin, eta gero erosketatik erretiratzeko, diru asko irabazita. Baina gaizki atera zitzaion eta epaiketa baten mehatxuak benetan Twitter erostera behartu zuen. Behin jabea zela, iragarri zuen bere purgaketa martxan jartzen zuela woke kultura [esna, ingelesez] delakoaren aurka. Hau da, zailtasunak zailtasun, historikoki baztertuta egon diren gizarte-taldeetako jendeak ahotsa izan duen espazio bat amaitu nahi du. Erosketa gauzatu bezain laster gorroto mezuak areagotu ziren plataforman. Muskek, bere neska-lagun ohia emakume trans batekin elkartu delako minduta dagoen gizon batek, ahotsik gabeko leku bihurtu nahi ditu sare sozialak beste inon ahotsik ez dutenentzat. Sare sozialak gorroto-guneak dira, leku estresagarriak, zarata gehiegi dagoen lekuak. Bereziki feministentzat. Baina, hala ere, jende askok duen bozgorailu bakarra ere badira. Aktibistentzat eta jende arruntarentzat, beste bozgorailuetarako sarbiderik ez dutenentzat.

Albert Lloretaren txio batek dionez, Twitter ixten badu, itxura guztien arabera, azken hamarkadetako fenomeno politiko eta sozialei testuinguru historikoa ematen dieten elkarrizketa eta hashtag asko galduko dira,behar bezala artxibatu ez direla kontuan hartuta. Tahrir plazatik M15ra, Sudaneko estatu kolpearen aurkako mugimendua, Greziako austeritatearen aurkako mugimendua, Turkiako Gezi eta Taksimen borroka, Black Lives Matter... Azken hamarkadetako gauza garrantzitsu guztiak Twitterrek zeharkatzen ditu.

Eta, era berean, funtsezkoa da ni bezalako kazetarientzat, ez baikara inoiz ekosistema mediatikoaren parte izango, haren zati oso marjinal baten modura ez bada. Twitter amaitzen bada, gure bizimoduak ahuldu egingo dira. Twitterren gure lanak zabaltzen ditugu, gure dokumentalak sustatzen ditugu, harremanetan jartzen gara editoreekin, iturriekin, beste kazetari batzuekin, langileekin, aktibistekin eta erakundeekin. Guk badakigu komunikabide korporatibo batek ere ez gaituela inoiz kontratatuko.

Arazoaren gakoa, ia beti bezala, aberatsen existentzia da. Produkzio-bitartekoen jabetza pribatuak produkzio-bitarteko horiek suntsitzeko gaitasuna ere badakar. Kapritxoz bada ere, Musken kasuan bezala. Sare sozial publikoak behar ditugu. Eta Elon Musk bere suzirietako batean sartzea, inoiz ez dezagun bere berri berriro izan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziaren indarkeriaren kontrako manifestazio bat, atzo, Atlantan, Georgia estatuko hiriburuan. ©ERIK S. LESSER / EFE

Poliziak Nicholsi eman zion jipoiak protestak piztu ditu AEBetan

Gorka Berasategi Otamendi

Ostiralean publiko egin zituzten bost poliziak gazte afro-amerikarrari eman zioten jipoiaren irudiak. Grabazioetan ikusten denez, bortizki jo zuten, baita aurre egiteko aukerarik ez zuenean ere

 ©EMILIA GUTIERREZ / LV

«Ezohiko egoera bat sortu dugu: epaileek iritzia ematen dute guztiaren inguruan»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Espainiako botere judizialak joera erreakzionarioa hartu duela uste du Pedro Vallinek, eta hori ez dela kasualitatea. Azaldu du Espainiako Estatuak bere iraupena arriskuan ikusten badu demokrazia «etsaitzat» eta «mehatxutzat» har dezakeela.
Greziatik kanporatutako migratzaile talde bat, baltsa batean, Turkiako kostazainen esku gelditzear. ©ERDEM SAHIN / EFE
Jerusalemgo atzoko erasoan zauritutako bat, esku ohe batean. ©A. SAFADI / EFE

Bi israeldar larri Jerusalemen izandako beste eraso batean

Berria

Erasotzailea 13 urteko nerabe palestinar bat da, Israelgo Poliziaren arabera. 42 lagun atxilotu dituzte Zisjordanian

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...