Hamabi preso Euskal Herriratuko dituzte

2022ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dute hamabi euskal preso Euskal Herriko kartzeletara ekarriko dituztela. Guztiak Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko espetxeetara lekualdatuko dituzte.

Euskal preso hauek mugituko dituzte: Itziar Alberdi (Logroñotik), Mikel Xabier Aiensa (Logroñotik), Juan Carlos Besance (Palentziatik), Zigor Bravo (Soriatik), Aitor Garcia (Burgostik), Iurgi Garitagoitia (Logroñotik), Josu Narvaez (Logroñotik), Alicia Saez de la Cuesta (Logroñotik), Diego Ugarte (Leondik), Gotzon Telleria (Duesotik), Iñigo Vallejo (Duesotik) eta Manex Zubiaga (Burgostik). Azken mugimendua uztailaren 21ean iragarri zuten, beste 11 preso Euskal Herriratuko zituztela.

Sarek deituta, gaur arratsaldean manifestazio bat egingo dute Gasteizen; 18:00etan, Bilbo plazatik abiatuta. Etxera bidea gertu lelopean egingo dute. Hurrengo asteetan Donostian eta Bilbon mobilizatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.