Iruñeko alkate Enrique Maiak Nafarroako Gobernuaren tutoretzapeko migratzaile adingabeen inguruan eginiko adierazpenen ostean iritsi da haren eta Eskubide Sozialen kontseilari Carmen Maezturen arteko bilera. Maiak kontseilariari adierazi dio arduratuta dagoela, gazteen aisialdiaren testuinguruan «segurtasunik eza areagotu» delakoan. Maeztuk, baina, «existitu beharko ez litzatekeen polemika» bideratzeko beharra nabarmendu du, eta alkateari adierazi dio gobernuaren tutoretzapeko adingabeek eginiko delituek behera egin dutela.
Zabaldutako prentsa oharrean, delituetan «inplikatuta egon daitezkeen kolektiboez» mintzatu da udala, eta adierazi du horiek izan dituztela hizpide. Hala, azaldu du erakundeak bildutako datuak Nafarroako Gobernuaren esku utzi dituztela, eta gehitu kontseilariak gauza bera egiteko konpromisoa hartu duela. Era berean, bi erakundeek elkarlanean aritzeko eta laster berriz biltzeko asmoa adierazi dute, udalaren arabera. Polizien arteko koordinazioa ere indartu dute Gaztelugibel kalean.
Tutoretzapeko gazteen inguruko «polemika» bideratu nahi du Maeztuk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu