Leyla Guvenek 145 egun daramatza gose greban

2019ko apirilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Leyla Guven diputatu kurduak 145 egun eginak ditu jada gose greban. Abdullah Ocalan buruzagi historikoaren bakartzea salatzeko ekin zion protestari, azaroaren 8an, eta, orduz geroztik, ura, gatza eta bitaminak baino ez ditu ahoratzen. Guven 2017ko urtarriletik zegoen preso, harik eta joan den urtarrilaren 25ean askatu zuten arte. Ordutik, Diyarbakirren duen etxean ari da gose greba egiten.

Turkiak Siriako Kurdistanen egindako erasoaldi militarra salatzeagatik atxilotu zuten diputatua, beste 500 bat lagunekin batera. Orain, haren protestak, oihartzuna izan du, eta kartzeletan dauden 279 presok egin dute bat gose grebarekin, eta beste lauk beren buruaz beste egin dute. Ocalan PKK-ko buruzagia 1999tik dago preso, eta 2016tik, erabat bakartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.