PATRICE

Dantzarako popa eta reggaea

Noiz: Ostegunean, martxoaren 9an, 20:30ean. Non: Miarritzeko Atabalen (Lapurdi).

2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Patrice Babatunde Bart-Williams da Patrice musikariaren izen osoa. Alemaniakoa da; sierraleonarra du aita, eta alemaniarra ama. Fela Kuti, Bob Marley eta Champion Jack Dupree artisten musikarekin zaletu zen gaztetan, eta oraindik ere sumatu daiteke haien arrastoa berak sortzen dituen dancehall, hip-hop, reggae eta pop nahasketetan.

2016tik diskorik atera gabe egon ondoren, Patricek iaz kaleratu zuen bere ibilbideko zortzigarren lan luzea: Super Album. Eta haren neurriko The Super Tour biran murgilduta dabil azkenaldian, mundu osoan. Ikusmin handia sortu du birak, zuzenekoetan lortu ohi duen giroagatik baita ezaguna batez ere.

Haren aurretik, Franck & Damien folk-pop bikoteak joko du Atabaleko agertokian. Gitarra akustikoarekin kantuan aritzen da bata, eta slide gitarrarekin bestea. Patricek baino saio leunagoa emango dute, beraz, Bordeleko musikariek (Okzitania).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.