Aiaraldea Ekintzen Faktoria irekiko dute datorren larunbatean, apirilaren 24an, Laudioko (Araba) industrialdean. Kulturarentzako espazio berri bat da Faktoria, 750 metro koadrokoa, modernoa eta atsegina. Behark arkitektura estudioak diseinatu du. Kultur sorkuntzarako oholtza izango du, ikus-entzunezkoen estudioa, ekitaldi txikietarako antzokia, haurrentzako jolasgunea, elikagaien ekonomatoa, sukaldea, jantokia, taberna, eta abar.
Faktoriaren irekiera bi emanaldirekin ospatuko dute, larunbat eguerdian eta arratsaldean. Gonbidatu berezia aukeratu dute: Anari, bandarekin.
Egitarau zabala dakarte udaberri honetan: Ruper Ordorika maiatzaren 15ean, Kai Nakai 16an, Habi eta Etxekalte 22an, Chill Mafia 23an, Malen Atxa 28an, Esti eta Mikel Markez 29an, Bulego 30ean, Konpost eta Era Batera ekainaren 5ean, eta Eñaut Elorrieta 12an.
Musika. ANARI
Bi emanaldi Faktorian
Noiz: Larunbatean, 13:00etan eta 18:00etan Non: Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu