BERRIA ARETOA
Gaur, Iñaki Larrayoz eta Eneritz Furyak
Aurreko astean ireki zuen BERRIAk BERRIA Aretoa, egoera berri honetan sortzaile askotarikoei leiho digital bat eskaintzeko, euren etxeetatik zuzenean. Jon Basaguren izan zen lehena, eta hogeitik gora bideo labur daude eskura jada: Maite Larburu, Mikel Martinez, Mursego eta Dukkha taldea izan dira gehitzen azkenetakoak.
Eta aurrera jarraitzen du plaza birtualak. Gaur Iñaki Larrayoz eta Eneritz Furyak musikariak arituko dira aretoan. Hurrengo egunetan, berriz, ondorengo hauek, bakoitza bere adierazpide artistikotik: bihar, astelehena, Jone Uria eta Mikel Etxaburu; asteartean, Estitxu Pinatxo eta Ane Labaka; asteazkenean, Aguxtin Alkhat eta Atx Teatroaren bigarren saioa; ostegunean, Iñaki Santos eta Gontzal Mendibil; ostiralean, Dorleta Kortazar eta Rolan Garces; eta, larunbatean, apirilaren 4an, Unai Elorriaga eta Miren Narbaiza.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.