ZAHARA

Zauri irekiak, kantuen bidez bideratuak

Non: Gasteizko Kubik aretoan. Noiz: Hilaren 14an, ostiralean, 22:00etan.

2022ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Amaitu berri den urtean Espainian zeresanik handiena eman duen musikarietako bat Zahara andaluziarra. Lehenagotik ere aski ezaguna zen, mainstream-aren ertzetan mugitu izan diren hainbat disko kaleratu baititu 2000ko hamarkadaren erdialdetik

2021ean argitaratu duen diskoak (Puta), ordea, kategorizazioak gainditu ditu, eta Zahararen oihartzuna mainstream-era nahiz musika alternatiboaren eremuetara iritsi da. Eta, gainera, ezer gutxi ezkutatzen duen disko batekin egin du, Puta, izenburu deigarriko diskoa izateaz gain, bere kantuetan min, jazarpen, abusu eta gehiegikerien istorio lazgarria bezain egiazkoa kontatzen duen lana baita.

Musikari dagokionez ere, kantariaren diskorik ausartena da Puta, esperimentazioari tarte zabalagoa uzten diona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.