CANNIBAL CORPSE

Muturreko metalaren ordezkariak

Non: Atarrabiako Totem aretoan (Nafarroa). Noiz: Asteazkenean, 21:35ean.

2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Muturreko death metal jaialdia antolatu dute asteazkenerako, Atarrabiako Totem aretoan (Nafarroa). 18:30ean hasiko da, Stormruler AEBetako taldearen emanaldiarekin, eta jarraian aretoko oholtzara igoko dira Ingested (Ingalaterra), Dark Funeral (Suedia) eta eguneko talde nagusia: Cannibal Corpse (AEB).

Brutal death metal azpigeneroaren talde entzutetsuenetakoa bilakatu da Cannibal Corpse, 1990ean Eaten Back to Life lehenengo diskoa argitaratu zuenetik. Lehen hamarkada hartan finkatu zuen taldeak bere soinu gordin, pisutsua eta muturrekoa Tomb of The Mutilated (1992), Vile (1996), Gallery of Suicide (1998) eta beste hainbat diskorekin, baina orduz geroztik ere bizpahiru urtetik behin lan berria dute kalean.

Violence Unimagined (2021) azken diskoan Erik Rutan gitarrista gehitu zitzaion taldeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.