JAMES RHODES

Frederic Chopinen obrak, izar baten eskutik

Non: Viktoria Eugenia antzokian, Donostian. Noiz: Ostegunean, 19:30ean.

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
James Rhodes (Londres, 1975) ez da musika klasikoa interpretatzen duen ohiko pianista bat. Ez behintzat ikuspegi mediatiko batetik. Haurra zela, 6 urte zituenetik 10 bete zituenera arte, bortxaketak jasan zituen, eta horiek gordin eta argi kontatu zituen Instrumental liburu sonatuan —dagoeneko 150.000 ale saldu ditu mundu osoan—.

Horrek berak komunikabideetako izar bilakatu du Rhodes, nahiz eta haren asmoa beti izan den, hala aitortuta, musika klasikoaren dibulgazioan laguntzea. «Nire kontzertuetan, jotzen ditudan piezez hitz egiten dut, zergatik aukeratu ditudan azaltzen dut, zer garrantzi duten niretzat eta zein testuingurutan konposatu zituzten».

Donostian, hain zuzen ere, Frederic Chopin konpositore eta pianista poloniarraren obra interpretatuko du; besteak beste, Pianorako sonata 3, Op. 58 eta Gauekoa 20, Op. posth.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.