FINO ONOYARTE

Bidaia bizitzan barrena

Lekua: Arrasateko Kulturaten. Eguna: Gaur, 20:00etan. Sarrera doan.

2018ko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hiru hamarkada baino gehiago behar izan ditu Fino Oyonarte musikari espainiarrak (Almeria, 1964) bakarka estreinatzeko, nahiz eta 1980ko hamarkadaren hasieran kokatzen diren bere musika hastapenak. Glutamato Ye-Ye taldeko kidea izan zen, baina, batik bat, Los Enemigosen egin zuen bidea Josele Santiagoren alboan. Gainera Clovis eta Los Eterno taldeetako kidea izan da, eta hainbat talderen (Los Planetas, Lagartija Nick, Mercromina) diskoak ekoitzi ditu.

Orain, 54 urterekin eta bihotzeko bat gainditu ondoren, Oyonartek bere bakarkako lehen lana argitaratu du:Sueños y tormentas. Hor, bere aurreko proiektuetan ez bezala, soslai intimista hartu du abeslariak, eta klasikotasuna darion diskoa osatu du. Denboraren igarotzea gai hartuta, bizitzaz diharduten kantu eder mordoxka bildu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.