Musika. PUSSY RIOT

Putinen aurkako punk-rock performancea

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Otsailaren 6an, 20:30ean.

2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Sarean birala egin zen Errusiako Pussy Riot kolektiboa. Musika talde soil bat baino gehiago, protesta talde artistiko bat da. Moskutik mundu osora zabaltzen ditu Errusiako ordezkarien aurkako mezu zuzenak, punk-rock musikarekin jantziz feminismoaren eta LGTB eskubideen aldeko mezuak.

Bilboko emanaldia ere performance bat izango da kontzertua baino gehiago. Taldeko kidea da Maria Aliokhina aktibista, eta berak argitaratutako Riot Days liburuaren inguruko ikuskizuna egingo du, antzerkia eta punka uztartuz.

Eliza batean egindako protesta ekintza baten harira atxilotu zuten Aliokhina, 2012. urtean, eta espetxean eman zituen 21 hilabeteen inguruan idatzi zuen liburua.

Haren aurretik, New Day taldea ariko da, Dover sortu zuen Amparo Llanosen proiektu berria, Sunrise diskoa aurkezten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.