LOVE OF LESBIAN

Pop gardena eta hitz zainduak

Noiz: Urriaren 21ean, 20:00etan Non: Donostiako Kursaalean.

2021eko urriaren 17a
00:00
Entzun
Tunelaren irteera non egon zitekeen igartzea ere zail zirudienean erabaki zuen Love of Lesbian taldeak tunela igarotzea, eta, pixkanaka, argirantz egin du bidea iaz hasi zuten birak. Neurriak estuagoak zirenean ere emanaldiei ekitea hautatu zuen Bartzelonako taldeak, eta hala aritu dira V. E. H. N. (Viaje Épico Hacia la Nada), beren azken diskoa aurkezten. «Musikariak garen neurrian, betebehar morala daukagu zuzeneko emanaldien normalizazio progresiboari laguntzeko». Orain, eserleku mugarik gabe jo ahalko dute ostegunean Donostian.

1997an sortu zen taldea, eta estudioko hamar disko dituzte. Pop melodia eta konponketa gardenak lantzen dituzte, 2005ean eman zuten ingelesez kantatzetik gazteleraz aritzeko jauzia, eta beti izan dute hitzak zaintzeko joera. Poesiaren eta solasaldiaren mugan dabiltza kantuak orain ere, eta, horretarako, ez diote muzin egin normaltasun berriaren hiztegia baliatzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.