MORGAN
Kutsu klasikoko rock leuna eta ahots eder bat
Gorakada betean zirela heldu zitzaien gainera pandemiak eragindako etenaldia Morgan taldeko kideei. 2012an hasi ziren biltzen, Madrilen, eta 2016an eman zuten argitara lehen diskoa: North. Bigarren lanarekin hartu zuten abiada, ordea; 2019an kaleratutako Air diskoarekin, hain zuzen. 200 kontzertu baino gehiagoko birak eman zituzten, eta bost MIN sari jaso zituzten 2019an, artistarik onenarena, diskorik onenarena eta zuzenekorik onenarena tartean. Itxialdiak kolpean moztu zuen dena, baina hamar kantako diskoa kaleratu dute otsailean: The River and the Stone. Rock klasikoaren kutsu leuna eta pop gardeneko ukituak dituzte kantek, eta Nina de Juanen ahotsa nabarmentzen da guztiaren gainetik.
Sarrera guztiak saldu zituzten Bilbon azaroan, eta ostegunerako ere, Donostian ez da lekurik geratzen. Bai, ordea, urtarrilaren 8ko Iruñeko kontzerturako.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.