IRUÑAROCK

Bi ilunkara segidan rockarentzat

Noiz: martxoaren 31n (ostirala) eta apirilaren 1ean (larunbata). Non: Nafarroa Arenan, Iruñean.

2023ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Hamabost talde hartuko ditu datorren asteburuan Iruñeko Nafarroa Arenak, ostiralean hasi eta larunbatean segida izango duen Iruñarock jaialdian. Lehen egunean, Narco, Su Ta Gar, Banda Bassotti, Kaotiko, Bala, La Topadora eta Liher taldeak ariko dira agertoki gainean. Larunbatean luzeagoa izango da kontzertu segida: Nators y Waor, Lagrimas de Sangre, Ciudad Jara, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila eta The Lizards ariko dira.

Horiek, ordea, eszenatoki nagusiko emanaldiak izango dira. NMC (Navarra Music Comission) izeneko bigarren oholtzan talde nafarrak ariko baitira: La Sonrisa Metalica, Corrosive, Deserrite eta Katanga Dub, ostiralean; eta Javi Robles, Cobardes, Lilo eta MDR Madurga, larunbatean.

Oraindik gelditzen dira azken sarrera batzuk salgai, egunekoak zein bi egunetarako abonuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.