THE DANDY WARHOLS

Glam-rockaren izpiritu gaurkotua

Non: Miarritzeko Atabal aretoan Noiz: ostiralean, 21:00etan.

2023ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
The Dandy Warhols taldea 1990eko hamarkadaren erdialdean sortu zuten Oregonen (AEB), baina Courtney Taylor-Taylorrek (ahotsa eta gitarra), Zia McCabek (teklatuak eta baxua), Peter Holmstromek (gitarra) eta Eric Hedfordek (bateria) —Hedfordek taldea utzi zuen 1998an, eta Brent DeBoerrek hartu zuen haren lekua— hasieratik izan zuten begia hamarkada batzuk lehenagoko musikan. 70eko urteetako glam-rockaren eraginaz gain, The Kinks, The Beatles, The Rolling Stones, The Velvet Underground eta Simon And Garfunkelena ere aipatzen baitzituzten taldekideek.

Batik bat 60ko hamarkadako garage-rockaren eta brit-poparen eraginpean grabatu zuten Dandys Rule OK (1995) lehenengo diskoa, baina gerora psikodelia ukituak eta power-pop doinuak joan dira gehituz beren soinura. Disko ugari grabatu dituzte ordudanik, eta indie musikaren ikur nagusietako bat bilakatzera ere iritsi dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.