Musika. JUNGLE BY NIGHT

Bizitza alaitu nahi duen musika irekia

Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: Ostiralean.

2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Afrobeat etiketapean aritzen da Jungle By Night taldea. Eta, alde horretatik, Fela Kuti aita pontekoaren ondorengoak dira Amsterdamen elkartutako gazte hauek. Talde jendetsu eta gazte honen oinarrian, ordea, estilo ugarik egiten dute bat. Jazzak agintzen du, funkak ere leku esanguratsua betetzen du, baina Jungle By Nighten proposamena berezi egiten dutenak gainerako elementuak dira: etiopiar erritmoak, turkiar psikodelia, Kolonbiako cumbia, popa... baita musika garaikidearen ukituak ere. Guztiak jendea dantzan jartzeko landuak.

Bederatzi lagun dira oholtza gainean (tronpeta, saxoa, tronboia, gitarra, teklatuak, baxua eta perkusioak), eta 2010etik dabiltza batetik bestera, hala zuzenean jotzen (Montreauxeko jazzaldian jo dute, besteak beste), nola diskoak grabatzen. Bost lan dituzte argitaratuak, horietako azkena iazkoa: Livingstone.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.