Musika. MFC CHICKEN

Rock and roll koipetsua Londrestik

Noiz: Ostegunean (20:00) eta larunbatean (13:30). Non: Dabadaban (Donostia) eta Hell Doradon (Gasteiz).

2021eko urriaren 31
00:00
Entzun
Londresko Holloway Road-eko saltoki batean oilasko errea jaten ari zirela ipini zuen martxan MFC Chicken taldea Spencer Evoyk. Rock and roll gordina egiten dutela esan ohi dute, eta lau LP eta single multzo bat kaleratu dituzte orain arte, Dirty Water Records eta FOLC Records diskoetxeekin. Evoy (ahotsa eta saxoa), Ravi Low-Beer (bateria), Zig Criscuolo (ahotsa eta baxua) eta Dan Dan Criscuolo (ahotsa eta gitarra) dira taldekideak, eta arrakastaz zeharkatu dituzte Europako hainbat eta hainbat areto.

Iaz bete zuten hamarkada, eta urtemugarekin eman zuten lan berria: Fast Food and Broken Hearts. Rock and roll, frat-rock eta rhythm and blues-eko hamalau abesti bildu dituzte bertan, eta kontzertu bikoitza emango dute datorren astean Euskal Herrian: Donostian izango dira ostegun iluntzean, eta Gasteizera helduko dira larunbat eguerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.