Musika. ENERITZ FURYAK

Lau hilabete geroago, disko berriarekin

Non: Azkoitiko Matadeixen. Noiz: Gaur, 12:30ean.

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Eneritz Furyak (Irun, Gipuzkoa, 1993) duela lau hilabete zen kontzertua ematekoa Azkoitiko (Gipuzkoa) Matadeixen, urriaren 11n, baina Matadero Ekintzak-ekoek bertan behera utzi zuten. Gaur beteko du ordurako emandako hitza musikariak; argitaratzear duen diskoa aurkeztuko du bertan, hain zuzen ere. Emadan izena du lan horrek, eta hamar kantaz osatuta dago. Duela hilabete sareratu zuen diskoaren izen bereko kantaren zati bat, eta duela astebete Sinkropredazioa kantaren bideoa sareratu zuen. 2017an aurkeztu zuen kanta hori jendaurrean, Zumarraga-Urretxuko (Gipuzkoa) KKinzona irratiaren Sortu Dira Besteak jaialdian, eta disko berrian sartu du orain.

2017an argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa Eneritz Dueso Domenechek, Kasernarat taldean aritu ondoren hartu zuen izena buruzuela: Eneritz Furyak. Hurrengo urtean eman zuen Zaldi Zuria / Maskara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.