Musika. MARY HALVORSON
Jazzaren abangoardian
Orain dela lau urte jo zuen Mary Halvorson gitarrista estatubatuarrak, aurrenekoz, Donostian. Jazzaldiaren barruan izan zen, Anthony Braxton laguntzen. Orduz geroztik, eta gitarrista gisa lortu duen izenaren erakusgarri, Marc Ribotekin, Dave Douglasekin eta John Zornekin itzuli da beste hainbatetan Donostiara. Izan ere, gaur egungo jazz gitarristarik entzutetsuenetako bat bilakatu da.
Muturreko abangoardia proiektuetan aritu da Halvorson, baina Donostiara post-bop estiloko Code Girl diskoa aurkeztera dator, zeina jazz alorrean aurten argitaratu diren diskoetatik gehien laudatua izan den.
Amirtha Kidambi abeslaria, Maria Grand saxo jotzailea, Adam O'Farrill tronpetista, Michael Formanek kontrabaxu jolea eta Thomas Fujiwara bateria jotzailea izango ditu oholtza lagun Donostian.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.