JETHRO TULL

Garai bateko rock progresiboa, gaur

Non: Kursaaleko auditoriumean, Donostian. Noiz: Ostegunean, 19:30ean.

2023ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Jethro Tull, Ian Anderson abeslari eta flauta jolea buru duen talde historikoa, Donostian izango da aste honetan, bere azken diskoa aurkezten: Rökflüte (2023). Hogei urtez lan berririk argitaratu gabe izan ostean, Ingalaterrako banda iaz itzuli zen The Zealot Gene lanarekin, eta hilabete batzuk besterik igaro ez dela atera du haren segida. Rökflüte Ipar Europako paganismoko pertsonaietan eta roletan oinarritutako hamabi kantuk osatzen dute. Aldi berean, baina, izenburuak azaltzen duen moduan, rock musikako txirulari egiten dio erreferentzia.

1960ko hamarkada amaierako blues-rock oldearen barruan sortua izanik, Jethro Tull rock progresiboaren ikur nabarmena bihurtu zen hurrengo hamarraldian, Aqualung, Thick as a Brick, Minstrel in the Gallery, Songs From The Wood eta beste hainbat diskori esker.

Donostian, boskote formazioarekin ariko da Jethro Tull.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.