Musika. Testurak

Testuren bilaketa etengabea

Non: Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean. Noiz: Ostiralean, 20:00etan.

Berria -

2020ko urriak 18

Agian topikoa izango da, baina ni neu naizena islatzen saiatu naiz», halaxe deskribatu zuen Ander Mujika Testurak proiektuaren bultzatzaileak proiektuaren funtsa martxoan. Mujikak berak, Felix Buff musikariak, Johaness Buff ekoizleak eta Maialen Belaustegi artistak osatzen dute Testurak. Martxoan sormen egonaldia egin zuten leku berean, Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean, aurkeztuko dute euren lana etzi. Giroak eta atmosferak landu dituzte batik bat proiektuan, Mujikak sortutako «zirriborroetatik» abiatuta. Sei soinu piezek eta kantu batek osatzen dute diskoa, eta hori zuzenekora eramateko prozesuan pista bakoitzaren testurak hartuko du garrantzia. Musikariak publiko artean kokatuko dira, eta Johaness Buffek izango du musika ororen kontrola. Aldi berean, Belaustegik transparentzien proiektore batekin erantsiko die bere testua abestiei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Sean Connery, Berlinen, 2005. urtean ©MARCUS BRANDT/POOL / EFE

Sean Connery aktorea hil da

Iñigo Astiz

Zinemako lehen James Bond izateak egin zuen famatu, baina hamaika filmetan hartu du parte bere ibilbidean, eta sari garrantzitsu sorta bat jasota hil da 90 urterekin 

Develaireren erakusketa, Nafarroako Museoan. ©Iñigo Uriz / Foku

Itxialdian %67 murriztu zen Nafarroako kultur enpresen fakturazioa

Ane Eslava

Nafarroako Kultura Zuzendaritza Nagusiak bi txosten aurkeztu ditu, konfinamenduak kultur arloan izan duen eraginari buruz

Michel Tabachnik suitzarrak zuzendu zuen Euskadiko Orkestra herenegun. ©TIPEZ
Idoia Garzes idazlea, bere helduentzako lehen eleberria, <em>Mendiko gaitza</em>, eskuetan duela. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Mendiko gaitza: fisikoa ez ezik, soziala ere bai

Amaia Igartua Aristondo

Idoia Garzesen 'Mendiko gaitza' liburuko protagonista desagerpen batekin lotuko du mendian aurkitutako txartel batek. Helduentzako lehen eleberria du, eta proiektuarekin Zubikarai beka jaso zuen iaz

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna