BARRENCE WHITFIELD & THE SAVAGES

Rock-and-rollaren eta soularen esentzia

Non: Helldorado aretoan, Gasteizen. Noiz: Larunbatean, 21:30ean.

2023ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
The Savages taldearekin dator bueltan Barrence Whitfield kantari estatubatuarra Euskal Herrira. Ez da nolanahiko izena taldearena, Whitfielden emanaldiak ere basatiak izaten baitira, jatorrizko rock-and-rollaren eta soularen ospakizun sutsuak bezain dibertigarriak.

1980ko hamarkadan hasi ziren Whifield eta The Savages —besteak beste, The Lyres taldeko kideek osatua— rock-and-roll primitiboaren eta musika beltzaren artean mugitzen den proposamen dantzagarria lantzen, eta berehala lortu zuten sona handia, batik bat zuzenean eskaintzen zuten ikuskizunak bultzatuta.

Euskal Herrian behin baino gehiagotan izan da Whitfield, eta Pettirekin disko bat ere grabatu zuen 2009an (Petti eta Barrence Whitfield, Bloody Hotsak).

Gasteizen, Black Widows AEBetako surf-rock-punk taldea ariko da aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.