Musika. THE ESSEX GREEN

Melodia eta harmonia distiratsuak

Non: Donostiako Dabadaban. Noiz: Ostegunean, 20:30ean.

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Ez du ezkutatzen bere jatorria The Essex Green taldeak. Brooklyngo (New York) hirukoak 1960ko eta 1970eko pop eta folk doinuak ditu gustuko, psikodelia ukitu goxoei muzin egiten ez zieten haiek. Jeff Baron eta Sasha Bell The Ladybug Transistor pop barrokoa lantzen zuen talde apartan aritu ziren zenbait urtez, baina Chris Ziter lagun dutela, The Essex Greenekin garatu dute pop bizi eta argiz beterikoaren aldeko zaletasuna.

1997an estreinatu zen taldea, eta, berehala, Elephant Six kolektiboko parte bilakatu zen The Apples in Stereo, The Olivia Tremor Control, Neutral Milk Hotel eta beste hainbat talderekin. 2006ra bitartean hiru disko kaleratu zituen taldeak, baina laugarrena iristeko (Hardly Electronic) hamabi urte igaro behar izan zuten. Jangle gitarrak eta melodia eta harmonia distiratsuz beteriko diskoa egin dute berriro ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.