Musika. ZETAK

Itzuleraren ederrari kantuan

Noiz: Martxoaren 19an eta 20an, 19:00etan. Non: Donostiako Kursaalen.

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Vendetta taldeko kide ohi Pello Reparazen (Arbizu, Nafarroa, 1990) proiektu elektroniko berria da Zetak. Ez horren berria jada: duela bi urte eman zuen estreinako diskoa, Zetak (DeepSoda), hainbat sintetizadorerekin eta soinu ilunekin ondua. Urtebetera, ordea, bestelako tonu bateko lana eman du Reparazek, eta pandemiari edo, zehatzago, pandemia amaitzen den uneari erreferentzia zuzena egiten dion kantuak eman dio izena: Zeinen ederra izango den (Oso Polita/Panda).

Sei kantuko disko laburra da, eta harrera beroa egin diote zaleek. Horren erakusle da Donostiako Kursaalean hurrengo asteburuan taldeak emango duen kontzertu bikoitza. Eusko Jaurlaritzakaste honen hasieran onartutako dekretu berriak, gainera, gehienezko edukiera 600 eserlekura handitzeko baimena eman du, eta beste 400 sarrera jarri ditu salgai Kursaal Eszenak; 200 ostiralerako, eta 200 larunbaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.