Musika. OMARA PORTUONDO

Kuba da Portuondo

Non: Donostiako Kursaalean. Noiz: Asteazkenean, 20:00etan.

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Udaberrian aurreratu zuen Omara Portuondok azkena izango zela abiatzear zuen nazioarteko bira. Ez, ordea, agertokietan ikusiko zaion azken aldia. «Inork ez du erretiroaz hitz egin. Ni honetarako jaio nintzen, eta gerra ematen segituko dut ahal dudan bitartean». Kubako jazzaren handi bat da Portuondo. Buena Vista Social Club taldeko diva askorentzat, Tropicana kabareteko erregina. Magia negra lanarekin egin zuen debuta, 1959an, eta hogeita hamar diskotik gora plazaratu ditu ordutik; iazkoa du berriena, Omara Siempre. Jazza, salsa, runba, troba, boleroa, soula; irlako musika tradizionalaren enbaxadore da.

Gasteizko Jazzaldian izan zen udan, eta Omara da Kuba. Azken musua bira handiarekin helduko da asteon Donostiara. Mende erditik gorako ibilian bere eginak dituen kantuak eskainiko ditu, besteak beste, Roberto Fonseca pianistarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.