Albistea entzun

MIRA

Eztandak eta eztenak

HELSINKI (FINLANDIA), 2020-09-08.- Finlandiako Poliziak erakutsitako irudi honetan, Markus Copper artista finlandiarraren <em>Sixpack of Instant Death</em> obraren zati bat ikus daiteke. Poliziak laguntza eskatu du sei zatiko obra honetako hiru topatzeko, lehergailuak dauzkatela jakin baitute. Poliziak piezak desaktibatu nahi ditu, eta, ondoren, jabeei bueltatu.
HELSINKI (FINLANDIA), 2020-09-08.- Finlandiako Poliziak erakutsitako irudi honetan, Markus Copper artista finlandiarraren Sixpack of Instant Death obraren zati bat ikus daiteke. Poliziak laguntza eskatu du sei zatiko obra honetako hiru topatzeko, lehergailuak dauzkatela jakin baitute. Poliziak piezak desaktibatu nahi ditu, eta, ondoren, jabeei bueltatu. FINLANDIAKO POLIZIA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko irailak 11

Liburuak gure barreneko itsaso izoztua apurtuko duen aizkora izan behar duela zioen Kafkak; arteak guztia leherraraziko duen hori izan beharko lukeela pentsatuko du, agian, artista finlandiar honek. Literaltasunaren absurdoari bere erakarpena aitortzen badiot ere, sorkuntzari istantean eragin bortitzak exijitzea patroi errepikakorregi eta, ondorioz, arriskutsu bilakatu delakoan nago.

Arteak gogo izoztua ezin du beti takateko bakarrez eten, detonatu, metamorfoseatu. Akatsa da hori aukera baino sorkuntza lan bakoitzaren betebeharra dela pentsatzea; eta hala amiltzen gara efektu geruzaka eraikitako ikuskizun hutsaletan, urdaiazpikoa bezala gramoka pisatzen diren nobela betizerbaitetansuperaitzindarietan, euro edo dolar zenbakaitzetan miretsi behar ditugun museo piezetan edo eskandalu bertxiogarrietan bermatzen diren film trailerretan.

Gero eta gehiago eskertzen ditut unean bertan gustatu zaidan ala ez erabaki ezin dudan antzerki obrak, digestio geldo-geldokoak; tartean beste liburu bat edo bi edo hiru irakurtzea eskatzen didaten istorioak, kontatu nahi zaidanak bere lekua erritmo propioan topa dezan.

Gero eta gehiago maite ditut erabat antzeman ezin ditudan eszenak, abestiak, pertsonaiak. Atzamarrekin ukitzear nagoela sentitzean irrist egiten didatenak, temati. Konexio bitxiak eginarazten dizkidate, apurka baina tinko, nire barnean garroak hedatu eta izotzak, suak eta hormak nahaspilatuz.

Agian utzi beharko genioke artea, sorkuntza, istorioak etengabeko eztanda zalapartatsu eta arranditsuak izan daitezen eskatzeari... Ez al duzue gogaiturik eta barrena are hutsago duzuela bukatzen nahi baino gehiagotan? Ausartu su geldoko ezerosotasunarekin, erabat asetu ezin duzun hazkurarekin; tartekako eztenkadekin. Eta baimena eman zeure buruari guztia ez ulertzeko. Ona izan daiteke. Ona da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maite Gartzia, Aizpea Otaegi, Ainhoa Alberdi, Iraia Elias eta Oier Guillan, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Plaza bat arriskuari

Ainhoa Sarasola

Eztena arte eszenikoen 14. jaialdia ekainaren 5ean hasiko da. Urtero bezala, dramaturgia berrien erakusleiho bilakatuko du Errenteria.

Pedro Salaberri margolaria, artxiboko irudi batean, 2018an. ©Iñaki Porto / Efe

Pedro Salaberri margolariak jasoko du Vianako Printzea saria

Itziar Ugarte Irizar

Naturaren interpretazioan oinarritutako obra piktoriko zabala osatu izana nabarmendu du Nafarroako Kultura Kontseiluak. Arte Talentua Sustatzeko saria, berriz, Sofia Esparza sopranoak jasoko du.

Larraza, Areta, Leitza, Quintana, Goikuria, Skalari, Mendinueta eta Jaka, Beietz taldeko kideak. ©BERRIA

Abiapuntu berriak ospatuz

Yasmine Khris

Beietz talde arbizuarrak bere bigarren diskoa argitaratu du, 'Askatu aingura'. «Jai giroan murgiltzeko» zortzi kantuz osaturiko lana da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.