Albistea entzun

Ondarroako Zubi Zahar ikastolak antolatuko du Ibilaldia aurten

Atzoko aurkezpena.
Atzoko aurkezpena. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko maiatzak 11

Bizkaiko ikastolen aurtengo jaiari buruzko azken xehetasunak eman zituzten atzo antolatzaileek. Ondarroan egingo da Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta Zubi Zahar ikastolak antolatuko du, Xe lelopean.

Bost helburu izango ditu aurtengo jaiak, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Batetik, «euskara eta euskal kultura» ardatz dituen ikastola «herrira zabaltzeko» baliatu nahi dute datorren asteko igandeko festa. Horrekin batera, herriko eragile eta taldeekin harremanak «sendotu» nahi dituzte, bai eta hezkuntza komunitateak ikastolarekiko duen «atxikimendua» areagotu ere. Laugarren xede bat ere ipini dute: ikasleei «auzolanaren» garrantzia erakustea, guraso eta ikastolako komunitate osoa eredu moduan jarrita. Azkenik, ikastolaren azpiegitura «pedagogia berrietara» egokitzeko dirua biltzeko asmoa agertu dute.

Aurtengoarekin, hirugarren aldia izango da Ibilaldia Ondarroan ospatzen dutena —aurretik, 1993an eta 2011n egin zuten—. Xe lelopean egingo dute. Ondarroako hizkerara ekarri nahi izan dute jaia bera; izan ere, herrian Ibilaldixe deritzote festari. «Xe esanez, hitz egiteko modu bat ez ezik, herri bat ere irudikatu nahi dugu. Euskara berea duen herri bat», azaldu dute antolatzaileek. «Gure herria, gure herrixe, horrelakoxea delako: Bixixe. Alaixe. Argixe. Iraixe». Turrun hotsa da aurtengo jaiaren abestia; Axular Arizmendik sortu du.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Tania Diez. ©Aritz Loiola, FOKU

«Kaleak ito, gaixotu eta hil egiten zaitu»

Iraia Vieira Gil, Bizkaiko Hitza

Goiztiri elkartearen azken kontaketaren arabera, ehun etxegabe inguru bizi dira Barakaldon. Baliabide falta ikusita, Eguneko Arreta Zerbitzua ireki zuen elkarteak 2011n. Tania Diez teknikariak dio leku gehiago behar dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.