andoni egana
HITZ ETZANAK

Mugitu

2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Badut adiskide bat mundua gehien oilasko eta haragi-xerren inguruan aldatu dela dioena. Lehen, eguneroko martxan oso ohikoa omen zen haragi-xerra, eta igande edo jaiegunetako kontua soilik oilaskoa. Gero, norbaiti bururatu omen zitzaion oilasko bularkiak xerratzea, eta orain, urte gutxian, oilaskoa eguneroko jaki eta haragi-xerra noizbehinkako bihurtu direla dio.

Egunkari hau edadetuek «bahitu» zuten atzo. Lehen hiru-lau orrialdetan pentsioari buruzko eskakizun funtsezkoak eman zizkiguten aditzera; azkenengo bietan adineko izateko modu desberdinez aritu zitzaizkigun. Lanaz ari ziren lehen orrialdeetan; aisialdiaz azkenengoetan. Eta egia da ziotena. Orain urteek baino garrantzi handiago dute nortasunak eta bizimoduak. Oilaskoak platerean hartu duen lekua hartu dute kirol oinetakoek adinekoen hanketan, gizonezko nahiz emakumezkoenetan. Badakite zer nahi duten eta badakite non-nola egin. Denborari joaten uzte hutsa baino askoz ere aberatsagoa da egungo edadetuen aisialdia. Baina… herren egingo dute itxurazko baldintzarik ezean.

Horrelako arazorik ez zuen aspaldi hartan ezagutu nuen aitona hark. Etsipenik gabe eta harro bota zidan: «Gaztaro luzea izan dugunok zahartzaro laburra izaten diagu». Kontsolagarri zait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.