andoni egana
HITZ ETZANAK

Errezoan

2022ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Gutxienekoa iruditzen zait txertaketari buruz izan dezakeen iritzia. Bakoitzak du berea. Eta norberak bezala pentsatzen ez duena konbentzitu nahia garai joanetako zerbait iruditzen zait. Orain guztiok dugu aski informazio. Zuk ez bezala pentsatzen duenak ere bai.

Novak Djokovic tenislariaren inguruan sortu den saltsa, ordea, oso adierazgarria da. Txistetik hartu du zenbaitek. Australiako Irekian parte hartzera joan da! Irekian? Kontxo! Tristetik beste zenbaitek. Aitak, Kristo gurutziltzatuarenarekin alderatu du bere semearen egoera. Jendea ikusi dugu kaleetan, serbiar banderak eta pankartak eskuetan, protestan hasi, eta dantzan bukatu, bi pauso batera eta beste bi bestera. Beste batzuk berriz, errezoan sumatu ditugu, afera ongi bukadadin goreneko norbaiti erregutuz.

Txertaketa, pasaporte, bandera, Jesu Kristo, itxialdi, Serbia eta Kosovo, tenislariaren dirutza, dantza, otoitz... koktel bakarrean. Eta gainera, guk, Espainiako hedabideak jasan behar. Ez dute Djokovicengatik hitz onik esango, Rafa Nadal, espainiartasunaren ikurraren kirol-arerio baita. Eta gu, zerbait izatekotan, Nadalzaleak gara. Pentsa zeinen jatorra den tipoa, Gipuzkoan erroldatzear egon zela! Hura bai izan zela eskandalua. Eta hau baino isilago pasatu zen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.